Sarako Zergatik Ez taldeak ere prest du bozetarako zerrenda

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 12a, 20:00

Zergatik Ez taldearen hautagaiak. Battit Laborde dute buru.

Azken bi agintaldietan Sara Zain kandidaturaren buru eta Sarako auzapez izan den Battit Laborde izanen da Zergatik Ez talde berrian auzapez izateko hautagaia. Berekin batera, duela sei urteko bozetan aurkeztu ziren batzuekin eta aurpegi berriekin osatu dute 23 laguneko taldea.

Argazkian, xutik ezkerretik hasita, Maitxu Arizkoreta,Tati Agesta, Trini Devoucoux, Añi Londaitz, Xan Mixel Jauregi, Fafa Agirre, Pierre Arotzarena, Pierre Hirigoien, Patxi Jauregi, Maritxu Ameztoi, Pantxika Leizagoien, Zofi Garbiso, Pantxika Lastra, Antoanet Goienetxe eta Tomas Lafitte; eta totoriko ezkerretik hasita, Pettan Errandonea, Battit Laborde, Karmen Errandonea, Matiu Brisson, Esteban Barneix, Mizel Elizalde, Amaia Saint Martin eta Fabriz Iparragirre.

2014ko Herriko Bozetan, Sara Zain taldeak lehenbiziko itzulian bozka guztien %73,67 erdietsi zituen eta 21 hautetsi Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun