Battitte Laborde egungo Sarako auzapeza hirugarrenez aurkeztuko da bozetara

2008az geroztik Sarako auzapeza da Battitte Laborde eta aurtengo martxoan iraganen diren bozetara berriz aurkeztuko da. Taldeko zerrendaburua izanen da eta hirugarren aldiz aginte-makila eskuratzea izanen du helburu. Duela sei urteko bozetan nagusitasunez irabazi zuen Sara zain bere taldeak.

2014ko bozetan botoen %75,63a eskuratu zituen. Lehen itzulian nagusitasunez irabazi zue­nez, ez zuten bigarren itzu­lirik behar izan Saran eta bere taldeak he­rriko kontseilu­ra­ko jokoan zeuden 23 hautetsietatik 21 eskuratu zituen. Ber­tze bi hautetsiak Har Hi­tza taldearentzat izan ziren.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun