Igandean 19:00etan Arizkunenean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldien baitan
Joan den ortziralean izan zen Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina horren harira oraindik ekitaldi bat edo bertze egiteko gelditzen da eskualdean. Zehazki, Kontukantoi taldeko Beatriz Egizabalek ‘Baubo’ helduentzako ipuin saioa eskainiko du martxoaren 17an, igandean 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du emanaldia.