M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Elkarretaratzea, bertsoak eta solasaldia martxoaren 8an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 9a, 11:38

Eguerdian elkarretaratze jendetsua egin zuten plazan, eta ondotik, Mentxu Peña, Lorea Zubieta eta Lorea Bereauk Emakumearen ahotsaren aldarria komunikatua irakurri zuten. Segidan, bertsoak kantatu zituzten Maddi Larralde eta Jaione Mazizior gitarrarekin lagun zituztela, eta borobiltzeko Gorapean emakumearen egoera izan zuten hizpide hainbat herritarrek.

Arratsaldean, Elizondon egindako eskualde mailako ekitaldietan parte hartu zuten aranztarrek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun