M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Bortzirietako Emakumeen X. Mendi Itzulian ehun mendizalek parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 11a, 10:11

Elkarretaratzea egin zuten ondotik Lesakako plazan, baita bazkaria ere Kasinoan

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzuliak hamargarren edizioa bete zuen igandean Lesakan eta adin guztietako ehun bat emakumek hartu zuten parte.

Bortzirietako emakumeek euri-langarrari aurre egin eta Lesakako plazatik abiatu ziren igande goizean, Frainerako bidean. Hiru ordu pasatxoko ibilaldia egin ondotik, berriz ere plazara itzuli ziren eta  'Berdintasuna gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea da' zioen pankarta hedatu zuten, trikitixa eta pandero doinuekin dantzatzen hasi baino lehen. Datorren urteko mendi itzulia antolatzeko lekukoa Lesakako Nati Martikorenak eman zion Igantziko Joxepa Etxeberriari.

Ondotik, 30 bat emakumek Kasinoan bazkaldu zuten.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun