M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Akelarrearekin eta kalejirarekin abiatu da martxoaren 8ko greba Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko martxoaren 8a

Emakumeen elkarretaratzea Lesakan, kalejiran abiatu baino lehen.

Lesakako Emakume Taldeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoaren 8rako. Gauerdian, Akelarre hasiera egin dute Zarandiatik abiatuta eta, ondotik, gaubela Arrano elkartean. 09:00etan kalejira egin dute, plazatik abiatuta, trikitilari eta panderojoleek alaitua. 

12:00etan emakatea eginen dute Koskontako bidean eta 13:30ean herri bazkaria Arrano elkartean. Elizondon eginen den manifestaziora eta tribial feministara autobusa aterako da 16:30ean eta 21:30ean Akelarre bukaera plazan.Lesak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun