Gure lana komunikazioari lotua dagoenez, ERRAN.EUS gure webgunearen bitartez, grebaren jarraipena eginen dute gizonezko lankideek, emakumezkoen greba babestuz. Gauza bera eginen dute Xorroxin Irratian. Ahal den neurrian, eurek hartuko dute egunaren jarraipena egiteko ardura. Horretarako, ordea, zuen laguntza eskertuko du Ttipi-Ttapak eta zuen inguruan martxoaren 8aren harira egiten diren ekitaldien berri Ttipi-Ttapara bidaltzeko eskatu nahi dizuegu, e-postaz (info@ttipi.eus) edo Whatsappez (744 48 43 61).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun