M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Arratsaldeko manifestazioa girotzeko hainbat ekitaldi egin dituzte Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 8a, 14:15

Egun osoan, ‘Zaintzaren izeberga’ ikusgai dago.

Martxoaren 8ko greba feminista girotzeko egitarau zabala gauzatzen ari dira Elizondon. Egun osoan, Zaintzaren izeberga ikusgai dago Elizondoko plazan. Plaza girotu dute mandarrak margotuz, pankartak eginez… Eguerdiko emakatean 300 bat emakumek hartu dute parte, giro ederrean, fanfarrearekin. Plazan Zortzikoa, Zazpi Jauziak eta bertzelakoak dantzatu dituzte. Bazkalondotik, 17:00etan tribial feminista eginen dute (meriendarako zerbait ekarri beharko da). 19:00etan eskualdeko Bizitzak erdigunean! manifestazioa eginen dute. Beraz, denak Elizondora!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun