M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Bortzirietako Emakumeen X. mendi Itzulia Lesakan eginen dute martxoaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 7a, 10:00

Bortzirietako emakumeen mendi itzuliak hamargarren edizioa beteko du. Lesakan eginen dute martxoaren 10ean.

Kasinoan eginen den bazkarirako txartelak martxoaren 5a bitarte eskura daitezke

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Emakumeen Egunaren harira urtero antolatzen duen Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzuliaren hamargarren edizioa Lesakan eginen dute aurten. Martxoaren 10ean, igandean 09:00etan abiatuko dira emakume mendizaleak plazatik Frain aldera eta 13:00etan elkarretaratzea eginen dute leku berean, behin mendi buelta bukatuta. Dutxatzeko aukera ere izanen da eta parte-hartzaileei salda emanen zaie. Gero, bazkaria izanen dute Kasinon. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa eta martxoaren 5a bitarte eskura daiteke txartela.

Martxoaren 8koak Arranon

Bertzetik, Lesakako Emakume Taldeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoaren 8rako. 00:00etan Akelarre hasiera eginen dute Zarandiatik abiatuta (ondotik gaubela Arrano elkartean). 09:00etan herri kalejira, plazatik abiatuta 12:00etan emakatea Koskontako bidean eta 13:30ean herri bazkaria Arrano elkartean. Elizondon eginen den manifestaziora eta tribial feministara autobusa aterako da 16:30ean eta 21:30ean Akelarre bukaera plazan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun