M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Beatriz Egizabalek helduentzako ipuin saioa eskainiko du martxoaren 17an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 15a, 07:30

Beatriz Egizabalek helduentzako ipuin saioa eskainiko du igandean Arizkunenean.

Igandean 19:00etan Arizkunenean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldien baitan 

Joan den ortziralean izan zen Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina horren harira oraindik ekitaldi bat edo bertze egiteko gelditzen da eskualdean. Zehazki, Kontukantoi taldeko Beatriz Egizabalek ‘Baubo’ helduentzako ipuin saioa eskainiko du martxoaren 17an, igandean 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun