Apirilaren 22an mendi irteera antolatu du Biltoki Elkarteak. Ibilbidea Igantzi-Pagolleta-Agiña Lesaka izanen da eta ondotik, indarberritzeko bazkaria Lesakako Zantzonea jatetxean izanen dute.
Apirileko hitzordua ere prest du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak. Larunbat honetan, apirilaren 22an, eginen du, eta kasu honetan, herrian bertan. Lau bat orduko itzulia izanen dela adierazi dute.
Leitzako Pesta Batzordeak egun osoko egitaraua prestatu du apirilaren 22an eginen duten Udaberri Pestarako. Tartean, herri bazkaria eginen dute eta horra joateko txartelak astelehena, apirilaren 17a, baino lehen erosi beharko dira. Egitarau osoa albiste barrenean.
Ricardo Baroja eskolako guraso elkarteak antolatuta, larunbatean, hilaren 22an, haurrentzako puzgarriak izanen dituzte eskolako frontoian Adur Ekintza Kulturalak taldean eskutik. 16:00etan hasi eta eta 20:00etan bukatuko dira.
Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dute
Astebururako hitzordu bikoitza antolatu du Berako Agerra Mendi Taldeak. Larunbatean, dokumental baten emanaldia izanen dute eta igandean Bera eta Elizondo arteko bidea eginen dute oinez.
Lesakako Beti Jauzi mutxiko taldeak eta Beti Gazte elkarteak antolatuta, mutxikoak eta bertzelako dantzak dantzatzeko saioa eginen dute larunbatean Lesakan, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Bortziriak Dantzan egitasmoaren hilabete honetako hitzordua izanen da.
Bidasoko Kontrabandistak elkarteak antolatutako Lan Gauaren zortzigarren edizioa Etxalarko bidezidorretatik eginen dute apirilaren 22an. Hitzordua larunbatean 19:30ean izanen dute Etxalarko Bentan eta ordubete beranduago abiatuko dira. Mizpiralepo, Meaka, Etxalar eta Santakruz igaroko dituzte, hiru ordu eta erdi inguruko ibilaldian (11,5 kilometro luze eta 400 metroko desnibela).
Txartelak salgai jarri dituzte eta erosteko azken eguna datorren asteartea, apirilaren 18a, izanen da.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Suteen hasierak kontrolatzen ikasteko ikastaroa eginen dute Nafarroako hainbat herritan, tartean Beran. Osotara 30 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta apirilaren 17an hasi eta 30ean bukatuko da.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du
Bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte eskura daitezke Arranon Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta Xulubest eguna ospatuko dute apirilaren 22an eta besta eta aldarrikapena uztartzen dituen egitarau zabala prestatu dute horretarako.
Bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte eskura daitezke Arranon
Trikuharry zentroan sei magok parte hartuko dute larunbatean eta igandean
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |