08:30ean herriko plazatik abiatuta Suro aldean barna ibilbide zirkularra eginen dute mendizaleek. Hamasei kilometro eskaseko luzera eta 513 metroko malda duen itzulia izanen da, antolatzaileen esanetan, «erraza».
Lau orduko inguruko itzulia izanen dela aurreratu dute eta, beraz, 12:30 alderako berriz bueltan izanen direla aurreikusi dute.
Gainerakoan, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Hori bai, antolatzaileek argitu dutenez, ez dira gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.