Peito Casteloren ‘Harri-hari’ erakusketa ikusgai izanen da Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 29a, 13:00

Peito Castelok harriz eta hariz egindako eskulturak erakutsiko dituzte Beran.

Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.

Peito Castelo gipuzkoarra (Bergara-Lazkao) izanen dugu apiriletik ekainera Areto Nagusian bere artelanak erakusten. Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen da erakusketaren irekiera ekitaldia, artista bertan dela.

Azken urteotan egindako lanak jarriko ditu ikusgai Harri-hari erakusketan. Izenak dioen bezalaxe, harriz eta hariz egindako eskulturak.

Ibilbide luzeko artista den arren bere lanak hagitz bakan erakutsi ditu orain arte Castelok, eta bere lehen bakarkako erakusketa Areto Nagusian izatea ohorea handia da Labiaga Ikastolarentzat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun