Igantziko Biltokik Lesakara mendi irteera antolatu du apirilaren 22an

Igantziko Biltokiko mendizaleak 2011n Etxebertzeko bordara joan zirenean. Larunbat honetan eguraldi hobea egitea espero dute.

Apirilaren 22an mendi irteera antolatu du Biltoki Elkarteak. Ibilbidea Igantzi-Pagolleta-Agiña Lesaka izanen da eta ondotik, indarberritzeko bazkaria Lesakako Zantzonea jatetxean izanen dute.

Irteera larubatean 07:30ean izanen da Biltokitik eta izen ematea Elkarteko tabloian edota igantzikobiltoki@gmail.com helbide elektonikoan egin beharko da. Bazkide denak 25 euro ordaindu beharko ditu eta bazkide ez denak berriz 28 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun