2019an herriko garagardozale batzuek hasitako bideari segida emanez, apirilaren 22an garagardo festa antolatu dute, eta iaz bezala, bildutako dirua Goittikirentzat bideratuko dute.
21:30ean Umore Ona elkartean bilduko dira afaltzeko (entsalada, zerri saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa) eta Euskal Herriko eta kanpoko garagardoak dastatzeko aukera izanen da: Euskal Herriko Ago, Tripel eta Ixo Horia, Begikako Leffe eta Alemaniako Krombacher. Afaria Ainhoa Zabalaetaren musika doinuek girotuko dute.
Txartelak salgai
Txartelak Motzane eta Amaiarenean jarri dituzte salgai. Kopuru mugatua dela aurreratu dute eta apirilaren 18ra arte izanen da erosteko aukera. 25 euroko txartela erosiz gero, horren barrenean menua eta bost garagardo sartuko dira, eta 15 euroko txartela hartuz gero, menua edaririk gabe. Sagardoa edtoa ardia nahi duenak elkartean eskatu eta ordaindu beharko du.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ez dituzte beraien gain hartuko gerta daitezkeen ezbeharrak.