Xulubest eguna ekitaldiz gainezka dator larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 20a, 18:00
Xulubest eguna antolatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak apirilaren 22rako.

Bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte eskura daitezke Arranon

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta Xulubest eguna ospatuko dute apirilaren 22an eta besta eta aldarrikapena uztartzen dituen egitarau zabala prestatu dute larunbat honetarako.


Apirilaren 22an
, larunbatean 10:00etan diana izanen da emakume txistulariekin. 11:30ean bisita gidatu feminista herrian barrena. 14:30ean bazkaria plazan. Ondotik, emakume sortzaileen mikro irekia eta auto-zaintza saskiaren zozketa. 18:00etan poteoa Goxo txarangarekin eta gauerditik aitzinera, eguna borobiltzeko Aduana Marrana DJaren eskutik musika Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun