'Sute hasierak kontrolatzeko jarduerak' ikastaroa eginen dute Beran apirilaren 17tik 27ra

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 18:00

Suteen hasierak kontrolatzen ikasteko ikastaroa eginen dute Nafarroako hainbat herritan, tartean Beran. Osotara 30 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta apirilaren 17an hasi eta 30ean bukatuko da. 

Ikastaroa enplegatuei eta langabetuei zuzenduta dago eta Nafarroako Suhiltzaileek eta UMEko teknikariek emanen dute. 

Apirilaren 17an hasi eta bi asteaz astelehenetik ortzegunera elkartuko dira Beralandetan. Astelehenetan 17:00etatik 20:00etara elkartuko dira, eta gainerako egunetan 17:00etatik 21:00etara. 

Izen ematea doakoa da, eta esteka honen bidez egin daiteke. Izena ematerako orduan, Beran egin nahi dutenen kasuan ikastaroa Beran egin nahi dela zehaztu beharko da eta datan apirilaren 17tik 27rakoa aukeratu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun