Haurraren Eguna ospatuko dute apirilaren 22an Lesakan, Irain eskola publikoko eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzaz antolatua. Larunbat arratsaldean, 16:30etik 19:30era jokuak izanen dituzte Eltzeta Plazan eta haurrentzat berendua ere izanen dute. Euria eginen balu, frontoian izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!