Magia ikuskizunak izanen dituzte apirilaren 22an eta 23an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 20a, 20:00

Magia ikuskizuna Trikuharryko parkean.

Trikuharry zentroan sei magok parte hartuko dute larunbatean eta igandean

Urdazubiko Trikuharry zentroak bigarren magia festibala antolatu du Urdazubin apirilaren 22 eta 23ko astebururako. Bertan, sei magok parte hartuko dute: Teresa Dream, Ernestwey, Jaime Perla, Mag  Marcus, Doc eta Javi.

Apirilaren 22an, larunbatarekin hasiko da festibala. 11:00etan, magia tailerrak eskainiko dituzte hurbildutako bisitarientzat, eta 18:00etan eta 21:30ean magia emanaldiak eskainiko dituzte.

Apirilaren 23an, igandean, berriz, 11:00etan eta 17:00etan izanen dira magia emanaldiak.

Leku mugatuak izanen dira, beraz, erreserbatzea gomendatu dute hurrengo telefono zenbakietara deituta: 601 35 13 19 – 603 73 15 27. Eguneko sarreraren prezioa (tailerra eta ikuskizuna) 14 eurokoa da eta asteburu osoko sarrera 20 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun