Gora gora fest programaren barnean, Euskarabideak hainbat ekitaldi antolatu ditu Nafarroan. Horien artean, Baso zaindaria ipuin kontaketa izanen da azaroaren 28an, 17:30ean Erratzuko Lixutegian, Tdiferencia taldearen eskutik. 4-11 urte bitarteko haurrei zuzendua egonen da emanaldia.
Ortzegun honetan, hilaren 28an, Eneko Barberena idazlearen bisita izanen dute Donezteben. Ikasturtean hiruzpalau aldiz elkartzen dira irakurle taldeko kideak eta ortzegunekoa izanen da ikasturte honetan lehena.
Fernando Oiartzunen Hika eta Toka. Noka eta Toka! liburuaren bigarren argitalpena egin dute eta kontakizunekin bideoa osatu. Aurkezpena azaroaren 28an, 18:00etan eginen dute Leitzako liburutegian.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Familian euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera izanen dute ortzegun eta ortzirale arratsaldean Harriondoa kultur etxeko komentuan Bortzirietako Euskara Mankomunitatean Euskaraz Jolasean erakusketa antolatu du azaroaren 28 eta 29rako. Lesakako Harriondoa kultur etxean (komentuan) egonen da ikusgai, bi egunetan, ortzegunean eta ortziralean 16:30etik 19:00etara. Familia giroan joan daiteke erakusketara, guraso nahiz haurrak joaten ahal dira, eta bertan erakusgai egonen diren jolas eta jostailuak ikusi nahiz probatu ahalko dira.
Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan