Bihar zortzi Leitzan ospatuko duten Udaberri Pestarako txartelak hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 11:00
Joan den urteko Udaberri Pestan hartutako irudia.

Leitzako Pesta Batzordeak egun osoko egitaraua prestatu du apirilaren 22an eginen duten Udaberri Pestarako. Tartean, herri bazkaria eginen dute eta horra joateko txartelak astelehena, apirilaren 17a, baino lehen erosi beharko dira. Egitarau osoa albiste barrenean.

Egitaraua
  • 09:00etan diana txistulariekin.
  • 11:30ean Leitzako Erraldoien Konpartsa dultzaineroekin.
  • 13:00etan kalejira dultzaineroekin.
  • 14:30ean herri bazkaria trikitilariek alaitua. Bazkarirako txartelak Txoko eta Peritzan eros daitezke, 26 eurotan, apirilaren 17a baino lehen.
  • 19:00etan Burrunba elektrotxaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun