Lan Gauaren zortzigarren edizioa Etxalarren apirilaren 22an

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 16:00
2018ko Lan Gauako parte-hartzaileak Beintzan, abiatu baino lehen.

Bidasoko Kontrabandistak elkarteak antolatutako Lan Gauaren zortzigarren edizioa Etxalarko bidezidorretatik eginen dute apirilaren 22an. Hitzordua larunbatean 19:30ean izanen dute Etxalarko Bentan eta ordubete beranduago abiatuko dira. Mizpiralepo, Meaka, Etxalar eta Santakruz igaroko dituzte, hiru ordu eta erdi inguruko ibilaldian (11,5 kilometro luze eta 400 metroko desnibela).

Mendiko arropa eta oinetakoak eramatea aholkatu dute antolatzaileek, baita gauez ibiltzeko argia edo kopetakoa. Ibilbidearen erdi aldera atsedenaldia eginen dute eta norberak eraman beharko ditu jateko edo edatekoak.

Izena emateko, pertsona bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu bizum bidez 659 47 73 86 telefono zenbakira. Ordainketaren azalpenean, pertsona heldu baten izen-abizenak eta parte hartuko duten lagunen kopurua zehaztu beharko da. Informazio gehiago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko 948 59 23 23 telefonoan (astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara), info@baztan-bidasoa.com helbide elektronikoan edo www.kontrabandistak.com webgunean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun