Edoskitze tailerrak eginen dituzte martxotik ekainera Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 12:30

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

Tailerrak martxoaren 23an, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 1ean eta ekainaren 15ean emanen dituzte, Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan, 12:00etatik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun