Muxikoak dantzatzeko hitzordua larunbat honetan Lesakan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 19a, 15:00

Lesakako Beti Jauzi mutxiko taldeak eta Beti Gazte elkarteak antolatuta, mutxikoak eta bertzelako dantzak dantzatzeko saioa eginen dute larunbatean Lesakan, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Bortziriak Dantzan egitasmoaren hilabete honetako hitzordua izanen da.

Larunbatean, apirilaren 22an, 18:00etan Harriondoan egin dute hitzordua. Jeiki Hadi taldearen musika doinuen erritmora ibiliko dira dantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun