Larunbatean, hilaren 22an, 18:00etan, 21 motius per caminar dokumentala emanen dute 18:00etan Beralandetan. Pirinioetako GR-11an grabatutako dokumentala da eta Alex Suarez dokumentalaren zuzendaria izanen da bertan. Sarrera doakoa izanen da.
Biharamunean, aldiz, GR-11ko Bera eta Elizondo arteko etapa eginen dute. Horretarako, 06:30ean paratu dute hitzordua Agerra Mendi Taldearen elkartean. Denera 8 orduko zeharkaldia izatea aurreikusi dute, 30 kilometroko ibilbidea izanen da eta 1.200 metroko desnibela izanen du.
Elizondora ailegatzean, Eskisaroi jatetxean bazkalduko dute eta ondotik Berara itzultzeko lineako autobusa hartuko dute 17:45ean.
Irteeran parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da ortziralea baino lehen 647 29 61 04 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.