Lehenengo mailakoa, apirilaren 22, 29, maiatzaren 6, 13, 20, 27, ekainaren 10 eta 17an izanen da, larunbatetan 09:00etatik 13:00etara. Herritarrentzat 80 euro kostako da eta gainerakoentzat 165 euro.
Bigarren maila sakontzeko izanen da, eta apirilaren 19, 26, maiatzaren 3, 10, 17, 24, ekainaren 7 eta 14an emanen dute, asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara. Apuntatzeko Etxalarko udaletxera deitu behar da, 948 63 50 05 telefonora eta ikastaroa eman ahal izateko hamabortz laguneko taldea osatu beharko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!