Joskintza tailerra antolatu du Beti Gaztek martxoaren 7tik maiatzaren 25era

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 19:00
Aitzineko ikastaroetan joskintza tailerrean egindako lanak Andra Mari Zahar Etxera eta Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte.

Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da

Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan martxoaren 7tik maiatzaren 25era egiteko. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.

Asteartetan 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta ortzegunetan 18:00etatik 20:00etara eginen dute ikastaroa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 28a da eta horretarako 697 27 60 36 telefonora deitu behar da (Alaia). Leku mugatuak dira eta bizkor ibili beharko dute interesatuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun