Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larunera mendi irteera eginen dute abuztuaren 7an. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena eginen duten mendizaleak, bortz bat ordukoa, igandean 06:45ean geldituko dira plazan, autoetan harrobiraino joateko. Laburrena eginen dutenek igandean 07:45ean geldituko dira plazan.
Aurorarik ez dute kantatuko Umore Ona abesbatzako kideek zuzendariaren osasun arazoengatik. Goizuetako amabirjin festen txupinazoa abuztuaren 14an, hurrengo igande eguerdian botako dute. Bezperan, abuztuaren 13an Gazte Eguna ospatuko dute, baina astebete lehenago, igande honetan, abuztuia 7, Umeen Eguna ospatuko dute. Goiz goizetik Umore Ona abesbatzaren eskutik aurorekin hastekoak baziren ere, zuzendariaren osasun arazoengatik ez dute irteera hori eginen koruko abeslariek.
Igandean, uztailaren 31n eginen dute azoka Erratzuko plazan 11:00etan hasi eta 15:00ak arte, Erratzuko artisauen eskutik.
Nafarroako hamaika upategiren ardoak izanen dira igande goizean Foruen Plazan
Igandean 12:45ean elizan eskainiko dute emanaldia, meza ondotik. Uztailaren 25ean, joan den astelehenean, uda Etxalarren pasatzera etorria den Oliver del Val akordeoilariak kontzertua eskaini zuen Etxalarko elizan. Bigarren akordeoi saio bat ere emanen du, oraingoan Paraninfo Trío bere taldearekin. Kontzertu hori abuztuaren 7an izanen da, igandeko meza ondotik, 12:45 aldera. Taldeko musikariak Oliver Del Val, Julen Murga eta Alejandro Arbues dira eta kontzerturako sarrera doan izanen da.
Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Kultur Etxeak hartuko ditu Luis Lainsa eta Vicente Garroren argazkiak
Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era
Bestak akitzeko, aizkora apustua, harri-jasotzaile erakustaldia eta mus eta patata tortilla txapelketak izanen dira igandean.
Hamabi aizkolari lehian arituko dira larunbateko erakustaldian, tartean Donato Larretxea eta Patxi Etxeberria beteranoak
Leitzako santiburtzio pestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldean botako dute, baina beti bezala, aurreko asteburua ere ospakizunez betea izanen dute. Abuztuaren 6a, larunbata, ‘Reparto Eguna’ izanen dute, hau da, ‘Plazaola’ aldizkariaren banaketa eguna, musikarien laguntzarekin eta eskelarien bazkariarekin. Igandean, berriz, Umeen Eguna ospatuko dute. Korporaziuo txikiak 11:00etan botako dute txupinazoa.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |