Luis Lansa eta Vicente Garroren Bizitza oso bat zuhaitzez gozatzen argazki erakusketa ikusgai izanen da abuztuaren 2tik 28ra (biak barne) Berako kultur etxean, Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatua.
Berako kultur etxea asteartetik igandera zabalik egonen da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande arratsaldetan eta astelehenetan eta besta egunetan egun osoz itxia egonen da. Berako bestetan ere, abuztuaren 2an, 4an, 5ean eta 6an arratsaldez itxia egonen da eta abuztuaren 3an egun osoz itxia.