Bi urtez ezin izan dira ospatu eta, hortaz, gogotsu ekinen diote herriko bestei Beintza-Labaienen. Ohi bezala, egun batean auzo batean eta biharamunean bestean izaten dira ospakizunak.
Abuztuak 5, ortziralea
Beintza
20:00etan altxaferoak bestei hasiera emateko. Ondotik, karrikarronda Iturengo txistulariekin. 21:00etan zopak Iturrondo elkarte eta ostatuetan. Arratsaldez eta gauez Aimar DJrekin.
Abuztuak 6, larunbata
Labaien
Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:30ean plater tiroketa. 14:00etan gazteen bazkaria Labaiengo ostatuan. Goizez eta arratsaldez puzgarriak. 19:00etan aizkora erakustaldia: Gizonezkoak, Bihurri-Zaldua, Joxean Etxeberria-Oier Kañamares eta Basozabal-Julen Gabirondo. Emakumeak, Nerea Sorondo-Xanta Sousa eta Maika Ariztegi-Beatriz Tanco. Beteranoak, Donato Larretxea eta Jose Luis Etxeberria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia.
Abuztuak 7, igandea
Beintza
Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:30ean meza nagusia. Ondotik hamaiketakoa ostatuan. Egunean zehar puzgarriak. 17:00etan Funbox Factory Freestyle Show Team taldearen erakustaldia Labaiengo plazan. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa. Ondotik suak eta dantzaldia Aitor Jaliskorekin.
Abuztuak 8, astelehena
Labaien
Goizez karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:00etan haur jokoak herriko haurrek antolatuak. 14:00etan kantu zahar eta bertso bazkaria. Anjel Mariezkurrena, Jalisko eta Beñat. Bertsolariak: Anjel Peñagarikano eta Amaia Agirre. Arratsaldez merienda herriko haur eta gaztetxoendako. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aitor Jalisko soinulariarekin. 00:00etan Gaixoa Ni, bestei bukaera emanaz.