Uda giroa

Festen aurrekari, Umeen Eguna ospatuko dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 10:00
Irumaita Txarangaren kalejirarekin abiatuko da Goizuetako Umeen Eguna igandean.

Aurorarik ez dute kantatuko Umore Ona abesbatzako kideek zuzendariaren osasun arazoengatik.

Goizuetako amabirjin festen txupinazoa abuztuaren 14an, hurrengo igande eguerdian botako dute. Bezperan, abuztuaren 13an Gazte Eguna ospatuko dute, baina astebete lehenago, igande honetan, abuztuia 7, Umeen Eguna ospatuko dute. Goiz goizetik Umore Ona abesbatzaren eskutik aurorekin hastekoak baziren ere, zuzendariaren osasun arazoengatik ez dute irteera hori eginen koruko abeslariek.

Abuztuak 7, Igandea, Umeen eguna Goizuetan

09:00etan Irumaita Txaranga herrian zehar.

11:00etan Meza, haurrak bertako jantziekin doazela.

12:00etan pilota partiduak herriko pilota eskolako haurrekin.

14:00etan umeen bezkaria Ikastolan.

16:30ean Kulkiren eskutik umeentzako (Itsasoko) herri kirolak plazan. Ondoren haurrentzako berendua Guraso Elkartearen eskutik.

19:00etan DJ Porru.

20:30ean Goittikiren aldeko bingo Ikastolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun