Nafarroako Ardoaren Eguna ospatuko dute Elizondon abuztuaren 7an

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 16:00
Baztango Xuriek ere parte hartuko du igandean Nafarroako Ardoaren Egunean.

Nafarroako hamaika upategiren ardoak izanen dira igande goizean Foruen Plazan

Elizondoko Herriak eta Entrevinos elkarteak antolatutz, Nafarroako jatorri izendapeneko ardoak lagunduta, Nafarroako Ardoaren Eguna ospatuko da igandean Elizondoko Foruen Plazan, Bizitzaren ttanttak lelopean. 

Nafarroako upategiak ezagutarazi eta lurraldeko ardoa sustatzen ditu helburu jardunaldiak eta igande goizean, 11:45etik 14:30era, Nafarroako hamaika upategik parte hartuko dute. Hurbiltzen diren bisitariek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta kopa bat jasoko dute. Horrekin, nahi haina ardo mota dastatzeko aukera izanen dute. Baztango Zaporeak elkarteak ere parte hartuko du eta ardoa edatearekin batera bertako kalitatezko jakiak probatzeko aukera ere izanen da. Baztango Xurie, Bodegas y Viñedos Monteabellon, Caudalia, Familia Belasco, Homenaje, Iñurrieta, Katxalin, Malon de Echaide, Marco Real, San Martin eta Valcarlos upategiek parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun