Igande honetan Larunera mendi irteera antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 13:30
Beti Gazteko mendizaleak uztailean Pirinioetara egindako txangoan. Igandean hurbilago ibiliko dira.

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larunera mendi irteera eginen dute abuztuaren 7an. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena eginen duten mendizaleak, bortz bat ordukoa, igandean 06:45ean geldituko dira plazan, autoetan harrobiraino joateko. Laburrena eginen dutenek igandean 07:45ean geldituko dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun