Uda giroa

Santo Domingo bestak abuztuaren 4tik 7ra ospatuko dituzte Gaztelun

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 2a, 13:00

Dantzak ez du hutsik eginen aurten ere Gazteluko bestetan. Argazkia: Maialen Mitxeo

Bestak akitzeko, aizkora apustua, harri-jasotzaile erakustaldia eta mus eta patata tortilla txapelketak izanen dira igandean.

Bi urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere Santo Domingo bestak ospatzeko gogotsu daude Gaztelun eta horixe eginen dute abuztuko lehen asteburuan. Egitarau zabala prestatu dute horretarako, ortzeguneko suzirietatik hasi eta igandeko mus eta patata tortilla txapelketak bitarte.

Abuztuak 4, ortzeguna

11:00etan suziriak. 11:30ean meza nagusia. Ondotik salda. 17:00etan partxis lehiaketa. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin.

Abuztuak 5, ortziralea

Goizez eta arratsaldez, puzgarriak. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin. Ondotik afaria Herriko Ostatuan.

Abuztuak 6, larunbata

09:30ean gosaria. Ondotik, gazteen arteko herri kirol desafioa. 14:00etan herri bazkaria. Arratsaldez, dantzaldia Agerralderekin. Gauez, dantzaldia mariatxiekin.

Abuztuak 7, igandea

12:30ean aizkora apustua eta harri-jasotzaileen erakustaldia. 17:00etan mus txapelketa. 19:00etan patata tortilla txapelketa. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin. Akitzeko, Gaixoa Ni!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun