Uda giroa

Reparto Eguna eta Umeen Eguna izanen dituzte Leitzako pesta aurreko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 15:00

Musikarien laguntzarekin eginen dute aurten ere 'Plazaola' aldizkariaren banaketa

Leitzako santiburtzio pestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldean botako dute, baina beti bezala, aurreko asteburua ere ospakizunez betea izanen dute. Abuztuaren 6a, larunbata, ‘Reparto Eguna’ izanen dute, hau da, ‘Plazaola’ aldizkariaren banaketa eguna, musikarien laguntzarekin eta eskelarien bazkariarekin. Igandean, berriz, Umeen Eguna ospatuko dute. Korporaziuo txikiak 11:00etan botako dute txupinazoa.

Abuztuak 6, larunbata

Reparto Eguna

14:00etan eskelarien bazkaria Aurreran.

16:00etan Auzoz-auzo, Plazaola Aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

 

Abuztuak 7, igandea

Umeen Eguna

09:00etan Diana txistulariekin.

10:00etan Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du.

10:30ean Gurpildun zezenen entzierroa.

11:00etan Umeen txupinazoa botako da. Laida Martirena Etxeberria eta Liher Fernandez Zubeldia izanen dira 6. mailako ikasleen artetik, zoriz, aurtengo umeen etxaferoa botatzeaz arduratuko direnak.

Ondoren, Aurrera Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan.

11:30etik 13:30era Denok Bat guraso elkarteak antolaturiko jolasak plazan.

17:00etan Erraldoien Konpartsa plazatik abiatuta.

18:30ean Aurrerako Dantzari Txikien ikuskizuna eta umeen Ingurutxo IREKIA plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira.

20:30etik 22:30era XAIBOR Diskofesta.

22:30ean Suzko zezena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun