Oinez Basoa bisitatuko dute Lesakako Tantirumairu, Berako Labiaga, Baztan, Sarako Olhain eta Baigorriko ikasle, irakasle eta gurasoek 2017ko Nafarroa Oinezen ondorioz Frain inguruan landatutako Oinez Basoa ikusteko Frainera mendi itzulia antolatu du irailaren 22an Tantirumairu ikastolak. Herriko ikastolakoekin batera, Berako Labiaga, Baztan, Sarako Olhain eta Baigorriko ikasle, irakasle eta gurasoak espero dituzte igandean, naturaren inguruan harremanak sendotuz, bortz ikastolek bat egitea baita helburua.
Sara eta Etxalarren arteko hitzarmena berretsiko dute eguerdian Lizarietako gainean, usategien bueltan, egun osoko besta izanen dute irailaren 22an. Artisauen postuak, erakustaldiak, puzgarriak, etxalartarren eta saratarren arteko botaluze partida, karrote botatzeko txapelketa... antolatu dituzte. Sara eta Etxalar arteko hitzarmena berretsiko dute eguerdian, lagunartean bazkaldu eta dantzarako aukera ere ez da faltako.
Eguerdian erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da eta arratsaldean hirugarren irrintzi lehiaketa eginen dute.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Irailaren 16tik 25era Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak ‘Ruandan zer berri? Galdeozi bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 16tik 25era Berako Kultur Etxean. Egunero zabalduko dituzte ateak, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzirale ilunabarrean botako dute txupinazoa baina aitzinetik ere besta giroa nagusituko da Bertze urte batez, egitarau oparoa prestatu du Gazte Burrunba Kultur Taldeak besta ttikiak ospatzeko. Bi egunez, irailaren 20an eta 21ean, ez da ekitaldirik faltako.
Ortziralean, larunbatean eta igandean 21:00etan hasiko dira kontzertuak Hiru eguneko musika jaialdi berezian, Kalakan taldeko kideek, musika gaelikoari, koralari eta euskal musika tradizionalari lekua egin nahi izan diote. Horretarako, Pierre Sanglarekin, Xan Errotabehererekin eta Jamixel Bereaurekin batera, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat artista ariko dira.
Uda agurtu eta udazkenari ongietorria besta ttikiekin eginen diete amaiurtarrek. Irailaren 20an eta 21ean, ortzirale eta larunbatean, zehaztu dute hitzordua.
Lehiaketa-enkante nazionalaren XXXII. edizioa izanen da aurtengoa Pirinioetako behi-aziendaren lehiaketa-enkantea egiteko hitzordua zehaztua dute Elizondon. Aurten XXXII. edizioa beteko du eta aziendazaleak irailaren 21ean eta 22an, larunbatean eta igandean, bilduko dira herriko merkatu plazan, hilaren 17an, astearte eguerdian Arizkunenean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.
Larunbatean pilota txapelketako azken partidak eta herriko dantzarien emanaldia izanen dira eta igandean gazta lehiaketa eta egun osoko ospakizunak Igantziko San Migel bestetako txupinazoa irailaren 27ra arte botako ez badute ere, asteburu honetan antolatu dituzte lehen ekitaldiak, tartean gazta lehiaketaren hamaseigarren edizioa igande eguerdian.