Besta ttikiak Amaiurren heldu den asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 09:15

Eguraldi ederra bada plazan eginen dute zikiro jatea; bertzela, elkartean bilduko dira.

Uda agurtu eta udazkenari ongietorria besta ttikiekin eginen diete amaiurtarrek. Irailaren 20an eta 21ean, ortzirale eta larunbatean, zehaztu dute hitzordua.

Ortziralean afaria eta larunbatean zikiroa
Ortziralean 21:00etan lehertuko da bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta ondotik herritarrek Gaztelu elkartean afalduko dute. Larunbatean, berriz, zikiroaren bueltan bilduko dira plazan (eguraldiak laguntzen ez badu, berriz, elkartean). 14:00etan zehaztu dute hitzordua. Ondotik, Agerralde akordeoilariak girotuko du mahaiaren ingurua eta herritarrek dantzan eta kantuan aritzeko aukera izanen dute. 21:00etan odolki eta zingar jatea izanen dute; eta 23:00etan, gorputzak mugiarazteko, dantzaldia Iratzar taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun