Bortz ikastolek Frainera mendi itzulia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 08:30
2017an Tantirumairu Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ondotik landatu zuten Oinez Basoa Frain inguruan.

Oinez Basoa bisitatuko dute Lesakako Tantirumairu, Berako Labiaga, Baztan, Sarako Olhain eta Baigorriko ikasle, irakasle eta gurasoek

2017ko Nafarroa Oinezen ondorioz Frain inguruan landatutako Oinez Basoa ikusteko Frainera mendi itzulia antolatu du irailaren 22an Tantirumairu ikastolak. Herriko ikastolakoekin batera, Berako Labiaga, Baztan, Sarako Olhain eta Baigorriko ikasle, irakasle eta gurasoak espero dituzte igandean, naturaren inguruan harremanak sendotuz, bortz ikastolek bat egitea baita helburua.

Igandean 11:30ean Frainen ekitaldia eta hamaiketakoa eskainiko dute. Ikastolatik abiatuta bi aukera izanen dira joateko: 09:30ean oinez bide osoan eta 10:30ean autoz Piedade ingurura hurbildu eta azken zatia oinez egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun