Igantziko besten aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 19a, 13:00
Hamaseigarren edizioa beteko du Igantziko gazta lehiaketak. Argazkian, epaimahaia lanean joan den urtekoan. Argazkia: Oskar Txoperena

Larunbatean pilota txapelketako azken partidak eta herriko dantzarien emanaldia izanen dira eta igandean gazta lehiaketa eta egun osoko ospakizunak

Igantziko San Migel bestetako txupinazoa irailaren 27ra arte botako ez badute ere, asteburu honetan antolatu dituzte lehen ekitaldiak, tartean gazta lehiaketaren hamaseigarren edizioa igande eguerdian.

Irailak 21, larunbata

09:30ean gosaria Ziobin. 10:00etan plater-tiroketa Ziobin. 12:00etan herriko pilota txapelketako finalerdiak eta finala. 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia.

 

Irailak 22, igandea

10:00etan karrika buelta txistularekin. 12:00etan XVI. gazta lehiaketa. 12:00etan ardo dastaketa. 18:00etan karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. 19:00etan gazta eta opil dastaketa Iñaki eta Joxe Agustin trikitilarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun