Ortziralean, irailak 20, herriko dantzari gazteen emanaldiarekin hasiko dira besta ttikietako ekitaldiak. 17:30ean egina dute hitzordua, Santa Luzia plazan. 18:00etan erremonte partidak jokatuko dituzte eta aipatzekoa da, protagonistetako bi bederen herritarrak izanen direla: Julen Larretxea eta Aimar Jabalera. Azken asteotan profesionalekin partidak jokatzen ari dira bi gazteak.
18:30ean buruhandiak herrian barna ibiliko dira eta 20:30ean botako dute besta ttikiei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa. 21:30ean zopak eskainiko dituzte eta eguna borobiltzeko, 00:30ean Alerta Gorria taldearen emanaldia izanen da eta ondotik Tirri & Tery ariko da.
Larunbatean, 10:00etan gaiteroak karrikak alaitzen ibiliko dira. Eurekin batera buruhandiak ere herrian bueltaka ibiliko dira. 14:00etan zikiro jatea eginen dute eta ondotik, bingo musikatua eginen dute.
16:00etan haurrendako puzgarriak paratuko dituzte Bear Zana pilotalekuan eta 18:00etatik aitzinera Matraka elektrotxaranga arduratuko da bazterrak girotzeaz. 20:00etatik 21:30era Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da plazan. 00:00etan Pleura taldeak joko du eta ondotik berriz Oharkabe taldeak hartuko du lekukoa.