Doneztebeko besta ttikietako otorduetarako txartelak salgai

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 14:00
Ortziralean zopak eta larunbatean zikiroa izanen dituzte.

Gazte Burrunba Kultur Taldeak antolatutako Doneztebeko besta ttikiak ate joka hasiak dira dagoeneko. Heldu den ortziralean eta larunbatean, hilaren 20an eta 21ean, ospatuko dituzte. Ekitaldien artean, ortziralean Baztan zopak izanen dituzte, Santa Luzia plazan, 21:30ean; larunbatean, berriz, 14:00etan zikiro-jatean bilduko dira. Baterako zein bertzerako txartelak salgai daude dagoeneko eta asteartera arte eskuratu ahal izanen dira, Titi ostatuan. Burrunbako kideek 20 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 25.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun