Ruanda
Ruanda Afrikan dago, herrialde ttikia da. Bizikletak paisaian txertatuak daude, eta nonahi dabiltza, dela errepideetan, dela bide latzetan, dela malda amaiezinetan.
Ederki apainduak, hautsezinak eta zernahitarako erabiliak, bizikletek erakusketa honetan arras ongi kontatzen digute -ohartu gabe ere- zer egoeratan dauden mila muinoetako herrialdeko gizartea eta politika.
Medicus Mundi
Medicus Mundi erakundeak Ruandako Gakenke distritoan lan egiten du, bertako bizilagunen bizi-balditzak hobetzeko, eta Osasun Sistema Publikoa indartzeko helburuarekin. “Distrito Gakenke” proiektuak 250.000 pertsonengan eragin onuragarriak dauzka eta Burlatako Udalaren 160.000 euroko dirulaguntza jasoko du 2016tik 2019ra bitartean.