Igandea, maiatzak 19



06:00

Berako XIV. Mendi Itzulia

Bortziriak Bera | Mendi ibilaldiak

32 eta 28 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran, horietako laburrena Larun eta Labiagara igo beharrik gabe  Bi urtetik behin egiten den hitzordu haundia ate joka dugu, igande honetan, maiatzak 19, eginen baita Agerra mendi taldeak antolatutako Berako Mendi Itzulia. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izanen da eta mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 32 kilometro luze eta 1.850 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duena laburrena.

Berako XIV. Mendi Itzulia

32 eta 28 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran, horietako laburrena Larun eta Labiagara igo beharrik gabe 

Bi urtetik behin egiten den hitzordu haundia ate joka dugu, igande honetan, maiatzak 19, eginen baita Agerra mendi taldeak antolatutako Berako Mendi Itzulia. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izanen da eta mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 32 kilometro luze eta 1.850 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duena laburrena.


08:00

Elgorriagako IV. Mendi Itzulia

Elgorriagako plaza, Malerreka Elgorriaga | Mendi ibilaldiak

22 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek  Laugarren urtez mendi-itzulia antolatu dute Elgorriagan. Heldu den igandean, maiatzaren 19an, 08:00etan zehaztu dute hitzordua. Prest dute ibilbidea, baita ondotik eginen duten mahai-ingurua ere. Egunak huts egin ez dezan, eguraldi ederra bertzerik ez dute falta.

Elgorriagako IV. Mendi Itzulia Elgorriagako plaza

22 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek 

Laugarren urtez mendi-itzulia antolatu dute Elgorriagan. Heldu den igandean, maiatzaren 19an, 08:00etan zehaztu dute hitzordua. Prest dute ibilbidea, baita ondotik eginen duten mahai-ingurua ere. Egunak huts egin ez dezan, eguraldi ederra bertzerik ez dute falta.


10:00

Laxoa Eguna

Bear-Zana pilota plaza, Doneztebe | Mendi ibilaldiak

Pilota modalitatea kultura ondasuntzat jo du Nafarroako Gobernuak berriki eta sari hori ospatuko dute Bear Zanan

Laxoa Eguna Bear-Zana pilota plaza

Pilota modalitatea kultura ondasuntzat jo du Nafarroako Gobernuak berriki eta sari hori ospatuko dute Bear Zanan


12:30

Udaberriko Besta Etxalarko Larraburua elkartea

Larraburua Elkartea, Etxalar | Ospakizunak

Eguerdian muxikoak, ondotik bazkaria eta arratsaldean ‘Neskatoak’ dokumentala eta herriko argazki zaharrak proiektatuko dituzte Maiatzaren 19rako udaberriko besta antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Igande horretan, 12:30ean muxikoak dantzatuko dituzte herriko dantzariek plazan, Lesaka eta Igantziko dantzariekin batera. Ondotik bazkaria izanen dute Larraburuan 14:00etan. Arratsaldean Neskatoak dokumentala ikusgai izanen da Jon Abrilen eskutik eta jarraian Etxalarko argazki zaharren proiekzioa.

Udaberriko Besta Etxalarko Larraburua elkartea Larraburua Elkartea

Eguerdian muxikoak, ondotik bazkaria eta arratsaldean ‘Neskatoak’ dokumentala eta herriko argazki zaharrak proiektatuko dituzte

Maiatzaren 19rako udaberriko besta antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Igande horretan, 12:30ean muxikoak dantzatuko dituzte herriko dantzariek plazan, Lesaka eta Igantziko dantzariekin batera. Ondotik bazkaria izanen dute Larraburuan 14:00etan. Arratsaldean Neskatoak dokumentala ikusgai izanen da Jon Abrilen eskutik eta jarraian Etxalarko argazki zaharren proiekzioa.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



10:30
16:00

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen

Malerreka Saldias

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen


09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

| Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



11:00
12:30

Familien txokoa Leitzan

Udaletxea, Leitza | Tailerrak

Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan

Familien txokoa Leitzan Udaletxea

Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian tailerra

| Tailerrak

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean   

Musikoterapia haurdunaldian tailerra Arizkunenea

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean 

 



10:00
18:00

Zorroztarri erakustaldia ikusgai Senperen maiatzaren 19rat arte

Larraldea, Senpere | Erakusketak

Erakustaldiak preso diren hiru kideren zizelkadurak eta bertsuak uztartzen ditu.  2017an sortu zen egitasmoa. Ré uhartean preso ziren Zigor Merodio (Bilbo, 1974), Alaitz Areitio (Iurreta, 1979) eta Yon Troitiño (Intxaurrondo, 1980)elgarrekin lan egiten hasi ziren, norbera bere zaletasunaren arabera : Zigor harria zizelkatzen, Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsuak asmatzen eskulturen erranahiak adierazteko, edo iradokitzeko bederen. Geroztik, hirurak elgarretarik bereiztu izanagatik ere, jarraikitzen dira. Beraien lanak espetxeetarik kanporat aterarazten dituzte, Zorroztarri izeneko erakustaldi ibiltariaren bidez.

Zorroztarri erakustaldia ikusgai Senperen maiatzaren 19rat arte Larraldea

Erakustaldiak preso diren hiru kideren zizelkadurak eta bertsuak uztartzen ditu. 

2017an sortu zen egitasmoa. Ré uhartean preso ziren Zigor Merodio (Bilbo, 1974), Alaitz Areitio (Iurreta, 1979) eta Yon Troitiño (Intxaurrondo, 1980)elgarrekin lan egiten hasi ziren, norbera bere zaletasunaren arabera : Zigor harria zizelkatzen, Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsuak asmatzen eskulturen erranahiak adierazteko, edo iradokitzeko bederen. Geroztik, hirurak elgarretarik bereiztu izanagatik ere, jarraikitzen dira. Beraien lanak espetxeetarik kanporat aterarazten dituzte, Zorroztarri izeneko erakustaldi ibiltariaren bidez.



10:00
22:00

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon

Aranoko Kontzejupe taberna, Leitzaldea Arano | Erakusketak

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan  Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.

Amagoia Olazabalen zeramika lanak Aranon Aranoko Kontzejupe taberna

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan 

Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.



11:00
18:00

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia

Bortziriak Bera | Antzerkiak

Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia

Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena

Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.



20:00
09:00

Minbizia dutenen aldeko jaialdia maiatzaren 18an Elizondon

Frontoian., Baztan Elizondo | Kontzertuak

Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean. «Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.

Minbizia dutenen aldeko jaialdia maiatzaren 18an Elizondon Frontoian.

Iriarte pilotalekuan hainbat kontzertu antolatu ditu Lur aretoak maiatzaren 18an 'Borobileko ertzetik' goiburupean.

«Erpin edo ertzetan kokatzen diren errealitateei hitza eman eta bultzada» emateko asmoz, Borobileko ertzetik jaialdia antolatu du Elizondoko Lur aretoak maiatzaren 18rako.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Iraila
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Urria
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»