Larraburuko Udaberriko Besta maiatzaren 19an ospatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 06:30

Etxalarko argazki zaharrak proiektatuko dituzte igande arratsaldean.

Eguerdian muxikoak, ondotik bazkaria eta arratsaldean ‘Neskatoak’ dokumentala eta herriko argazki zaharrak proiektatuko dituzte

Maiatzaren 19rako udaberriko besta antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Igande horretan, 12:30ean muxikoak dantzatuko dituzte herriko dantzariek plazan, Lesaka eta Igantziko dantzariekin batera. Ondotik bazkaria izanen dute Larraburuan 14:00etan. Arratsaldean Neskatoak dokumentala ikusgai izanen da Jon Abrilen eskutik eta jarraian Etxalarko argazki zaharren proiekzioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun