Elgorriagako IV. mendi itzulia igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 16a, 12:00
Elgorriagako mendi inguruetan ibiliko dira igandean.

22 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek 

Laugarren urtez mendi-itzulia antolatu dute Elgorriagan. Heldu den igandean, maiatzaren 19an, 08:00etan zehaztu dute hitzordua. Prest dute ibilbidea, baita ondotik eginen duten mahai-ingurua ere. Egunak huts egin ez dezan, eguraldi ederra bertzerik ez dute falta.

22 kilometroko ibilbidea

Guztira 22 kilonetroko ibilbidea eginen dute Sunbilla, Ituren eta Doneztebeko mugetan barrena. Goizean goiz abiatuko dira eta itzulia egin ondotik, Herriko Ostatuan bazkalduko dute. Bazkarira joan nahi dutenek ostatura joanez edo telefonoz deituz eman dezakete izena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun