Ipuinetakoak diruditen paisaiak islatzen dira bere lanetan. Kolore apalekin tintatutako eszenatoki goxoak. Apaingarriak dira pieza guztiak eta horietako asko erabilgarriak ere. Pitxarrak, posabasoak, giltzentzako euskarriak edo kutxa originalak. Salgai daude guztiak, eta erakusketaren lehen egunean batzuk saldu ditu dagoeneko.