Musikoterapia haurdunaldian tailerra eskainiko dute maiatzaren 8tik ekainaren 19ra Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 1a, 13:00

Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean 

 

Maiatzaren 8tik ekainaren 19ra haurdunentzat musikoterapia tailerra eginen dute berriz ere Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko bigarren solairuan dagoen dantza gelan. Zazpi saioetako tailerra asteazkenero 10:00etatik 11:30era eginen dute.

Tailerraren helburuak haurdunaren ongizatea handitzea, haurraren garapenean laguntzea eta bien arteko lotura edo binkuloa sendotzea dira. Izena emateko zein informazio gehiago jasotzeko 655 74 76 95 (Haizea) telefonora deitu edota embarazo@agruparte.com helbidera idatzi daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun