Jeiki abesbatzak eta Iruñeko Orfeoiak emanaldia eskainiko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa mai 01, 13:00 Leitzaldea   Leitza

Jeiki abesbatzaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan, Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du Elizan 20:00etan. Jeikiko kideek ere lau abesti eskainiko dituzte beraiekin eta hainbat ezusteko izanen direla iragarri dute. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da. 

141 emakumek parte hartuko dute Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketan

Ttipi-Ttapa api 30, 19:00

Nafarroako Foru Erkidegoa Torneoa emakumezkoen pilotaren erreferente nagusi bihurtu da, eta horren erakusgarri da laugarren edizio honetan 141 emakumek parte hartuko dutela. Esku pilotari dagokionean, lau mailatako txapelketak izanen dira, bat pilota goxoarekin eta hiru mistoarekin; gazteak, promesak eta eliteak. Viana, Mendavia, Orkoien, Antsoain, Ultzama, Burlata, Lekunberri eta Iruñea izanen dira astelehen arratsaldean Iruñeko Kirolaren etxean aurkeztu zuten txapelketako geltokiak.