Hilabeteak daramatzate pediatria zerbitzurik gabe eta hainbat saiakera egin dituzten arren, ez dute inolako erantzunik jaso. Eskura dituzten ate guztiak jo dituzte eta mobilizazioekin segitzeko asmoa dute. Hurrengo hitzordua, maiatzaren 10ean izanen da: elkarretaratzea egin eta argazkia aterako dute Leitzako plaza 18:30ean.