Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Larraungo eta Araxesko pilota elkarteek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako bosgarren pilota txapelketako finalak Goizuetan jokatu dituzte apirilaren 26an, ostiral arratsaldean Goizuetan. Kadete mailan txapeldun izan dira Aurrerako Baleztena eta Alkorta, gazte mailan Umore Onako Elizegi, Larraungo Nazabalekin bikote eginez eta nagusien lehen mailan, Umore Onako Beñat eta Antton Apezetxea nagusitu dira.
Finalak Goizuetan, apirilaren 26an
Kadeteen lehen maila
- Bidart (Aurrera) eta Otamendi (Larraun), 18 - Baleztena eta Alkorta (Aurrera), 22
Gazteen lehen maila
- Nazabal (Larraun) eta Elizegi (Umore Ona), 22 - Sagastibeltza (Aurrera) eta Telletxea (Larraun), 10
Nagusien bigarren maila
- Iriarte (Larraun) eta Oreja (Araxes), 9 - Juaristi (Azkoitiko Oteiza) eta Altuna (Hernani), 22
Nagusien lehen maila
- Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea (Umore Ona), 22 - Arribillaga eta Peñalver (Lagunak), 11